Elliot Turiel

Elliot turiel (Rodas, Grezia, 1938) psikologo estatubatuarra da. Kantzelaritza irakaslea da Kaliforniako unibertsitateko Hezkuntzan Lizentziatutako eskolan. Giza garapenak eta hezkuntzak dituen harremanei buruzko ikastaroak ematen ditu. Gainera, irakaslea da psikologiako departamentuan. Gaur egun, irakaskuntza Akademikoko Dekanordea da Lizentziatuen Hezkuntzako Eskolan. Horretaz gain, Jean Piaget gizarteko lehendakari modura izendatu da, izan ere, zuzendaritza batzordean dago. Guggenheimeko ikaskide izan da eta Osasun Mentaleko Institutu Nazionalekoa ere. Bere ikasketa garapen sozial eta moralaren inguruan zentratzen da. Gizarte garapenaren arloetako teoria bat sortu du, judizio moralak garatzen dituena, baita bere bereizketak ere. Autoreak moralaren eta kulturaren harremanaren azterketa teorikoa landu du. Bere ikerketek erakusten dute kultura ez dela homogeneoa eta gizarte hierarkiako talde ezberdinak ez daudela ados justizia eta berdintasuna aplikatzeko moduan. Bere ikerketak ikertzen ditu oposizio sozial eta bidegabeak bezala nabaritutako praktika kulturalen aurkako erresistentzia morala. Baita ere, umeak, nerabeak eta helduan desberdintasunei aurre egiten saiatzen diren erak ikasten ditu. Gaur egungo ikerketak gizarte berdintasunaren eta desberdintasunaren inguruko epaien garapena aztertzen du. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 1 emaitzak -- 1 bilaketa honetara 'Turiel, Elliot', Bilaketaren denbora: 0,02s Findu emaitzak
  1. 1

    Desarrollo y educación de la moral / nork Kohlberg, Lawrence

    Argitaratua 1970
    Beste egile batzuk: “...Turiel, Elliot...”
    Liburua